2008/12/18

APEI txostena

Agian zuetariko askok ezagutzen duzue. Bestela irakurri txosten hau
Oso interesgarria, gainera gaiaren inguruan oso zertzalada praktikoak ematen ditu
(nire ustez)

Por zierto baten batek komentarioak egiteaz gain sarrerak ere egiteko intersa balu jakinarazi mesedez.

Jokin

2008/12/02

BLOGA BEHAR DUGU?

Liburuzainok gure erabiltzaileentzat ona dena guretzat hain ona ez dela uste dugula dirudi. Hau da, eta harira joaten, bloga, hartu-emanak, bateginik, ...baina geuk gure partetik eta gure lanbideari dagokionez zer patatero (edo ia ia).

Udalbib hor dago, (nire ustez pixka bat goibel eta akaso hilzorian), eta ipuin kontalari baten telefono bat eskatzeko, edo Absys txarto doala jakinarazteko, edo laguntza eskatzeko, enfin, holako unez uneko mexuak zabaltzeko agian ondo eta soberan, baina aurrerako beste urrats bat emateko garaian gaudelakoan nago.

Gure bloga, Udalbibbloga. Bertan gure lanbideari buruzko gauzek baino ez lukete lekurik izango , ikastaro bat dela eta komentario bat eta agian apunteak eskegi, edo ez dakit non ez dakit nork ez dakit zer egin duela,...hots, formakuntza, iritziak, dokumentuak elkartrukatzeko leku bat. Orain arte holako edukiak udalbiben bitartez eta estekak bidaliz "konpondu" gara baina ez da gauza bera ezta urrunetik ere, eta iritzien trukaketa erabat trakets geratzen da.

Badakit zuetako batzuk pertsonalki zenbait blogetan parte hartzen duzuela baina hemen gure artean ere joera honi nolabaiteko bultzada ematea inportantea litzateke.

Nire ustez blog honek funtsean helburu hiru beteko lituzke. Aurrena hainbat beldur eszeniko behingoz baztertzea. Bigarrena herramientaren onurak agerian uztea nork bere onerako dituen abaintailak ikusiz. Azkena, parte hartzearekin batera guztiok lanabesarekiko trebakuntza bereganatzea.

Ideia ez da batere nobedosa baina nire ustez piszinara jauzi egiteko unea heldu da (beno, heldu aspaldi heldu zen baina) .

Hala ere hainbat gauza daude kontuan hartzeko:

1. Esperientziak erakutsi du (digu) gauzek hasieratik gehiengo baten babesa eduki behar dutela. Ba dakit, bloga egin daiteke eta "gizartean" aurkeztu eta ohituta gauden moduan "nahi duenak edo hau onartzen duenak bonbon eta ados ez dagoenak hor konpon". Esan nahi dut zertzalada batzu aldez aurretik prest edukita ere blogaren alderdi gehienak lankide guztien adostasunetik sort behar direla: gai motak, barneko funtzionamendu, ez dakit.
Agian hasieran blog bat sortu (hau) blog bat nahi dugun edo nolako bloga nahi dugun eztabaidatzeko.

Edozelan ere ...

2.Hasiera baten, ikuspuntu teknioko batetik, oinarriak jarrita hazteko ahalmena edukiko lukeen bloga sortu beharko litzatekeelakoan nago. Hots, hasieran gauza xumea izango zen arren teknikoki hazteko posibilitateak edukiko liluzkeena. Non sortu gure bloga? Sarean hainbat blogleku daude. Nire ustez hainbat baldintza bete beharko lituzke. Erreza, erabilgarria, gonbidatu asko eduki litzakeena, ....
3 Bestelako kontuak ere eztabaidatu beharko. Administraria, bat eta betiko?, urtean aldatu? ez dakit beste kasu batzuetan baina nolabaiteko "arauditxoa" sortu beharko adibidez zertarako den bloga eta zertarako ez adosteko? edo barne funtzionamenduari begirako araudi batzu adosteko? edo edonork parte hartzea eduki arren udal liburuzainek bakarrik sarrerak egiteko?

En fin
Gauza asko daude honi buruz eztabaidatu beharrekoak baina bat behintzat nire ustez ez da eztabaidagarria, bloga egin behar dugu.

Animatu eta parte hartu bloga nahi dugun ala ez eztabaidatzeko blog honetan.

Asko irabazteko. Ezer ere ez galtzeko.

Jokin