2009/02/27

Web esperientziak. Taillerra

Otsailaren 18an, Bilbon, eta ALDEEk antolatuta, nork bere liburutegian burututako web esperientziak elkarri kontatzeko asmoz, hainbat liburuzain elkartu ginen. Bertan Ermuak udaleko orrian bertan bere bibliotekako orriaren kudeaketaren esperientziarekin, Leioa eta Elzieko Ministeritzak eskura jartzen duen "Generador de páginas web" erabiliz sortu dituzten orriekin, eta Erandio bere blogarekin ilustratutako taillerrean hainbat iritzi trukeketarako sarbidea sortu zen.
Esperientiza polita lankideek guztiok eskura ditugun baliabideekin eta ezagupen tekniko berberatsuak erabiliz lortutako emaitzen erakusketa.

Joaterik eduki ez bazenuen aipatu lau biblioteketako lankideek bertara eroandako dokumentuak eskura dituzu.

Si no tuviste la oportunidad de asistir al taller sobre experiencias web que ALDEE organizó el 18 de febrero en Bilbo aquí tienes la oportunidad de ver los documentos que sirvieron para ilustrar una productiva mañana para el intercambio de experiencias entre colegas que comparten mismas herramientas, mismos conocimientos y mismas necesidades.


Ermua

Elzieko

Leioa

Erandio

Eta bide batez irakurri hau. Interesgarria

AHOLKU BATZORDEA DELA ETA

Lehenik eta behin “Pixka bat es mucho” leloarekin oso ados ez nagoela argitu behar. Kasu honetan “Pixka bat es lo que hay” esango nuke eta horretaz ahal den neurrian dagoenaz baliatu beharra azpimarratu nahi dut. Are gehiago geu gure kabuz saiatuta ere ezer gutxi egiteko ahalmen eskasa egiaztatu ostean.

Gure ahotsa foro gutxitan entzuten delako egi huts eta borobilarekin behingoz amaitzeko esparantza txikirako tartetxo meganimiño bat irekitzen delakoan nago. Edo behintzat egon nahi dut.

“Aholku” batzordea izateak, gure presentzia (15 kidetik guri 3 dagokigu) gure bizkarren gainean jartzen den eginkizunaren alderatuta nire ustez proportzionala ez izateak, … ez gaitu kukildu behar, eta agian “plan” bat prestatu beharko genuke. Agian bilera hau abiapuntu bihur genezake eta profesioari, orokorrean, eta udal liburuzainoi , partikularrean, eragin diguten hainbat izpide jorratzen hasi beharko genuke.

Beraz , arrapaladan, nire ustez ukitu beharreko aldeak:

- Ordezkaritza, benetako ordezkariak izatea. Hots, hor kolektibo baten ahotsa izatea.
- Holan izan dadin, gure artean edozelango adostea ezinbestekoa da. Minimoak behintzat adostu, finkatu.
- Gure arteko kanal finkatzea behingoz
- Gure profesioari ere, eta ez bakarrik gure profesioaren bitartez ematen den zerbitzuari, behingoz merezi duen trataera ematea. Gure profesioa zerbitzuaren zutabea da, edo behintzat zutaberik inportanterik bat, eta merezi adinako garrantzia eta trataera eman bahar zaio.
- ….


Egun bi baino ez dira falta eta maniobarako ahalmena gutxi baina …


Jokin


Legea: (VIII. Tituluan)

Aholku batzordea: