2011/03/31

Liburutegien etorkizuna epe laburrean

Joan den martxoaren 24an eta 25ean ALDEE elkartean izandako ikastaroan egon ginen. Ikastaro interesgarri , atsegin eta mamitsua izan zen. Erreminta eta baliabide asko ikusi genituen, eta baita lana egiteko aukera berriak eta ezberdinak ere; baina agian garrantzitsuena bertan trasmititu zen filosofia izan zen. Modu apalean hona ekartzen saiatuko gara, eta zuen ekarpenak biziki eskertuko ditugu:

  • Aldaketa garaia:
Industria garaitik informazio garaira pasa gara, honek esan nahi duen guztiarekin. Lehen jerarkia bertikala zen, goi karguek zuten indar gehiena eta txikiek ezer gutxi egin zezaketen. Gaur egun, ordea, jerarkia horizontala da,  2.0 teknologiak erabiltzeko denak aukera berdinak ditugu. Eta denok ditugu gauzak kontatzeko, nahiz eta askotan hala ez iruditu. Gizartea aldatzen ari den heinean, liburutegiak ere bai, ezinbestez.
  • Guardianes Vs Facilitadores
Orain dela gutxi arte erabiltzaileek liburutegira etorri behar zuten informazioa lortzeko: entziklopedia kontsultatzeko, aldizkariren bat ikusteko... Gaur egun, informazioren bat aurkitu nahi duen ia gehiengoak Google-era jotzen du zuzenean, ez du liburutegia baliagarri ikusten. Zertarako liburutegia, nahi dudana interneten baldin badago?

Informazioa kontsumitzeko era aldatu da: jendeak gero eta gehiago bat-bateko informazioa, edozein tokitan, edozein unean izatea eskatzen du; informazioa lortzeko balio duten gailu mugikorrak ugaritu dira. Liburutegiak eskari honi ere erantzuna eman beharko dio epe labur batean, erabiltzailea dabilen lekuetan egonez.

Era berean, jerarkia horizontal hau dela eta, inoiz baino informazio gehiago sortzen da, eta ondorioz gero eta zailagoa da sarean kriba egitea. Hor liburuzainok lan  handia dugu egiteko: liburutegiak informazioa lortzea erraztu behar die erabiltzaileei, interesatzen zaien hori aurkitzeko bideak markatuz.

  • Teknologia bai, baina batez ere jarrera
Aldaketak bi modura ikus daitezke: mehatxu bezala edo aukera bezala. Zer esanik ez, profesionalak garen heinean aldaketa garai hau aukeratzat hartu behar dugula. Tresna teknologikoei diegun beldurra galdu behar dugu. Arazoa ez da nola egin dezaket hau? Baizik, zer egin dezaket? Ez da ezagutza informatiko askorik behar erreminta berri hauek erabiltzeko, aukera berriak ikustea da garrantzitsuena.

Honen harira, hona hemen hantxe entzun genituen bi esaldi grafiko:


- Jarrera abdominalak bezala, landu beharreko kontua da.
- Antzarak bezala izan behar dugu, lana elkar banatzen eta lanean elkar laguntzen

  • Denbora galdu? Nork? Nola?
Denbora galtze kontzeptua birplanteatzeko unea da. Aukera berriak ikusi ahal izateko, ezinbestekoa da teknologia berriekin “jolastea” eta orain arteko ohiturak pixkat behintzat aldatzea. Agian eguneroko lanean egiten dugun zerbait bolada batez albo batera utz dezakegu, interneten denbora galtzen hasteko. Ziur, laster ohartuko gara galdutako denbora hori denbora irabazia dela.


Hauek dira era xumean web sozialaren hiru lege:


        - Balio badu, zaharra mantendu
        - Gainontzekoena begiratu, entzun, konplizitateak sortu eta kopiatu
        - Berria gaineratu


Gure esku dago, beraz, liburutegiak atzean ez gelditzea eta egungo gizartera egokitzea.

Agian ikastaroa urrian Bilbon errepikatuko dute. Hala bada, guztioi bertara joateko gonbidapena luzatzen dizuegu, benetan merezi du eta.

2011/03/15

KZliburutegiarekin proiektuei buruzko bilera (IV)

Lankideok:

Otsailaren 17an, Gasteizen, formakuntza ikastaroetan jasotako ikaspenen bitartez, edo hauei esker, gure biblioteketan martxan jarritako edota behintzat martxan jartzeko asmoa geneukan hainbat idea eta proiektu aurkezteko aukera izen genuen.

Zenbaitek, ostera, bertaratzerik eduki ez genuen arren geure biblioteketan bai daukagula hainbat ideia aurrera eramateko.

Zer esanik ez dago lerrotxu hauen bitartez zaila egiten dela buruan darabiltzagun asmo guztiak azaltzea, edo behar bezain ondo azaltzea behintzat.

Hemen ere ez gara luzatuko eta gure blogean egitasmoaren berri emateko burututako sarrera txertatzen dugu.

ERANDIOKO EGITASMOA

Eskerrik asko

Jokin