Azaroaren 13 eta 14an
LiburuTEKia jardunaldiak ospatu ziren
Bizkaiko Foru Liburutegian.
Kultura-munduan teknologia berriak erabiltzeko gakoak ezagutarazteko helburuarekin burututako jardunaldi hauek, literaturara bideratuak zeuden batez ere (idazle, argitaratzaile eta blogariek
hartu zuten parte bereziki) baina teknologia berriek arlo publikoan (liburutegietan, hain zuzen) izan(go) duten eraginaren berri ere eman nahi izan genuen
Leioa eta
Muskiz liburutegietatik.
Hemengo tabarrada honetan Leioako liburutegitik eginiko
aurkezpena (postaren azpian ere ikusgai irakurraldia jasateko gai baldin bazarete) pixkat azaltzen saiatu naiz (
Fernandorena Prezin daukazue).
Lehenik, teknologia berriei buruz hitz-egiterakoan, xehetasun pare bat. Batetik,
berri izenondo hori gurekin urte dezente eta eguneroko bizian guztiz txertatuta ditugun teknologiei gehitzea, oso egokia ez den arroztasun puntu bat eranzten dietela (informazio eta komunikazio teknologiak bezala aipatzea, egokiago agian) eta bestetik,
teknologia esterakoan, lanabesarekin soilik (programak, protokoloak, zerbitzuak...) itsutzeko arriskua dagoela, berez, pertsonengan eragiten duten esperientzia delarik gehien arduratu beharko ligukeena. Teknologi hauek eragin izan duten aldaketa hain sakonekoa eta errokoa izan da, non euskarriak ezik, irakurtzearen esperientzia bera ere aldatu egin duten. Liburutegiko erakusmahaia dugu sare sozialik indartsu eta eraginkorrena eta baieztapen honetatik abiatu beharko genuke ikuspegia eta informazio teknologi hauekiko jarrera. Internetek eta informazio teknologiek eskaintzen dizkigutena erabiltzaileei irakurketa erraztearren erabiliko ditugun medioak direla, ez helburua (alajaina! ;-)).
Tira, ba azalpenak azalpen, aurkezpenaren mamia bi puntu nagusiren inguruan hezurturik zetorren.
Batetik, liburutegiek orain arte izan duten '
jagole' zentzu horretan zetzana. Informazioa euskarriz aldatzen doa eta biltegiak orain zerbitzarietan gauzatzen dira, sortzen den informazio guztia gordailu fisiko zein birtualetan jasoz. Antzinaroko Alexandriako liburutegiaren lekukoa, gaur egun,
Internet Archive bezalako ekimenek hartu dute (
ezagutza guztira sarbide unibertsala izateko misioa aldarrikatzen duelarik,
Internet Archivek Alexandriako liburutegiarekin hitzartuta du bildutako informazioa era fisikoan partekatzeko, guneak gordetzen duten zerbitzariak itsasontziz bidaltzen dizkiola. Bitxikeri modura, bidalketa hautatik hortik atera zen webgune baten
pisu fisikoaren datua (gazt.)). Alde horretatik liburutegiok ere badugu zeresanik inguruan sortu (eta sortzen) den informazioa errepositorietan batuz eta mantenduz. Horren adibide
Europeana proiektua (gurean,
Liburuklik-etik metatutako informazioaz baliatzen dena) nahiz eta momentuz ez oso argi izan
zelan dabilen inbentua (gazt.).
Bestetik, irakurzaletasunaren sustapenean datzake (
Trinkotzaindiak derrangukeen modura). Kontu hau hobeto argitzeko
Galaxy Zoo webgunean gertatu zen kasuaz hitz
egin genuen.
Sloan teleskopio digitalak, irudiak ekoizten hasi zenean, ataka larri batean ipini zituen astronomoak milioitik gorako galaxien itxura eta tipologia zehaztu behar baitzituzten ondorio fidagarriak ateratzeko. Dirudienez, ordenagailuek ez omen dute tipologia hori behar bezala finkatzeko modurik eta arazo horri konponbidea aurkitu nahian jendearen laguntza eskatzea bururatu zitzaien. Martxan jarri zen lehenengo egunean
orduko 70.000 sailkapen baino gehiago (ing.) heldu zitzaien eta hain izan zan arrakastatsua (eta datuak fidagarriak, ez deigun ahaztu zergatik jarri zen martxan) ezen egun laugarren bertsioan dabiltzezela
Hubble teleskopioaren irudiak aztertzen.
Izarrak dauden tokian liburuak jarriz ulergarriagoa litzateke digresioa. Egon badaude irakuketetara zuzendutako sare sozialen guneak erabiltzaileek liburuen bildumak eta irakurketen gomendioak eman ditzaten (inguruan badugu
111 akademia eta liburutegi munduan ezagunena agian
LibraryThing litzateke, hain maitea dugun
Z39.50 protokoloa erabiltzen duelako). Baina, argitaratzeko erreztasunak direla medio, irakurtzeko asko (inoiz ez gehiegi) ematen denez argitara eta, gainera, gomendatzeko autoritatearen irudia oso ezbaian jarrita dagoenez, oso zaila suertatu liteke gustuko (edo, gutxienez, gustatzeko aukera luketen) liburuak aurkitzea. Sare horietatik erabiltzaile gehien dituen (
10 milioi erabiltzaile baino gehiago)
Goodreadseko Otis Chandlerek esan zuenez, lehen, egilearen ardurarik nagusiena argitaratua izatearena baldin bazen, oraingoan 'aurkitua' izatea litzatekela.
|
Ez dut berriro iraungipen datatik kanpo libururik itzuliko |
Ordun, zer? Dauden sareetara gehitu, berririk sortu? Begiradatxo bat
Donostiako liburutegien proposamena non
katalogotik bertotik abiatzen duten liburuen aurkikuntzarako bidea irakurketei izartxoak eta komentarioak jartzeko aukera gehituz. Arazo pare bat agerian, erabiltzaileen aldetik parte-hartze faltarena (ezin komentariodun libururik aurkitu zaila izaten delako horrelako ekimen bat hasieratik berez joateko moduan beharko luken erabiltzaile kopuru kritiko ba lortzea. Liburuen inguruko iritziak eta balorazioak haien gaineko elkarrizketak suspertuz katalogoan, liburuzainon betebehar berri bat?) eta beste arazoa anonimotasunaren kontua. Liburutegiok ezin dugu maileguen erregistroa eraman konfidentzialtasun kontuak direla eta (tira,
Seven pelikulan izan ezik) (
Library Awareness Program eta holakoei buruzko
informazio gehiago) ta horrek ez du konponbide errazik irakurleak bere irakurketa-zerrenda martxan jarriko balu katalogoan izena emanda sartzerakoan. Dena dela, nire ustez hortik joan beharko luke ixtorioa.
Katalogo kontu hauetatik kanpo, liburutegiek egin duten hainbat ekimenen berri ere eman zen (teknologiak zirenez hizpide, irakurle klubak,
bularretik mintzora eta bezalako ekimenak aparte itzi ziran, nahiz eta eredugarriak izan eta euren oihartzun teknologikoa izan Interneten isladatzen direnean). Besteak beste Abusuko liburutegiko
Irakurle klubarena, literatur
foroarena ('he venido a hablar de mi foro' momentua, parkatuko didazue) edo Muskizeko errealitatetik gaindiko esperimentua
Somorrostroko batailarekin. Denek sare sozialak eta teknologiek ematen dituzten aukerak aprobetxatzen dutenak.
Baina, hasieran esan bezala, ez gaitezen alde tekniko hutsean geratu eta goazen alde praktikora. Zer proposatu zen guzti honen ondorio bezala? Ba gainean ditugun erronkei aurre egiteko, liburutegien partetik, garrantzitsu izan beharko luketela ikuspuntu bi gutxienez:
IREKIERA, teknologi aldetik zein jarrera partetik. Egun,
Facebook,
Twitter eta holako sareak badaude ere, jakiteko bost-hamar urte barru zer agertu daiteken. Sortzen den (dugun) informazioa plataformetatik kanpo sortua behar litzateke, estandarretan oinarritua (
W3C partzuergoa
Interneten eta
IDPF foroa (ePub)
argitaratzekoan) eta partekatzeko erreztasunak emango lukeena, gerora ere baliagarria ere gerta litekeena.
ELKARTASUNA, erabiltzaile, sortzaile eta kudeatzaile edo bitartekarien arteko mugak hainbeste desitxuratu dira argitaratzeko erreztasunak direla eta, non irakurketa prozesuan parte hartzen duten beste eragileekin harremanak estutzea oso komenigarria litzateken.
En fin, ba hori izan zen dena. Hemen aurkezpena: