2011/06/16

Berrikuntzari buruz

Boluetako Eutokia

Gogoratuko duzuenez, asteartean Liburu Zerbitzutik izan genuen deialdia oso bisitagarria den Eutokiara (ikustekoa zer prestatu daiteken lau kutxa, hiru pilota ta kartoi batzukin) David Maniegarekin (@dmaniega Twitterren jarraitu nahi bazenute) berrikuntzari buruz hitzegiteko.

Zati oso ezberdin bi izan zituen solasaldiak. Hasierakoan, Maniegak etzuen gupidarik erakutsi entzulegoa partehartzearazteko ekinean. Hainbat galdera bota zituen; ea berrikuntza zertan datzan, ea sormena eta berrikuntza gauza bera ote diren, ea berrikuntza erakundeetara zelan islada daiteken...

Bigarren zatian, gezurrezko euroak inbertitzeko garaia heldu zitzaigun. Bosnakako taldetan banatuta, proiektu berritzaileren bat aurkeztu eta besteenak inbertsio modura balioetsi behar genituen. Gazteek beraiek, liburutegiko laguntzarekin baina era autonomoan guneak kudeatu zezaten programa eta liburutegiak liburuen erosketan aholkulari/bitartekari bezala aurkezteko programa izan ziren joko honen bi ideiarik baloratuenak (zorionak ideiok aurkeztu zituztenei)
David Maniega hizlari
Baina ixtorio hauetaz aparte, mamitsuena Maniegaren azalpenetan zetzan. Jarrera litzateke hitz-gakoa, alde batetik saiatuak izateko (proaktiboak) baina bestetik baita norberekerira (indibidualismora) izan genezaken joera ekiditzeko. Erakundeetan berrikuntza zelan kudeatu azaltzeko, Josh Bernoffen POST metodora jo zuen (ingelesezko akronimo bat non Pertsonak, Objektiboak, eStratejiak eta Teknologia biltzen diren) bertan deigarriena pertsonen lehentasuna suertatzen delarik.

Berritzeak, beraz, pertsonengan izan beharko lukela jomuga. Garrantzia proiektua aurrera eramango dutenen pertsonengan zein proiektu horren ondorioetaz probetxatuko dutenengan, hau da, liburuzainengan eta erabiltzaileengan.

Argazki gehiago (eta hobeagoak, dena esan behar) Zaldibarko Facebook albuman