2010/11/18

Argazkiak-irudiak liburutegian

Lupe Lekuonaren saioa Leioako Liburutegian

Zera, Eibarren geundela Tolosako Txikibibliotekatik ("txiki" erabiltzaileekaitik, ez beste ezergatik ;-)) ea liburutegiak antolatzen dituen saioetan (ipuinkontalariak, lehiaketak...) argazkiak edo bideoak ateratzerik zegoen itaundu zuten.

Hona, horren kontura komentaturiko D. L. Kingen posta: http://www.davidleeking.com/2009/11/10/photo-permissions-at-the-library/

Bertan dioenez, lehenago zituzten argazkiak ateratzeko jarraibideak oso zorrotzak zirenez (argazki guztiek baimen sinatua behar zuten, antza) ba azkenik argazkiak ateratzeari utzi zitzaion. Egoera hori ekiditzeko asmoz, jarraibide malguagoak jartzea erabaki zuten liburutegiko abokatuarekin berba egin eta gero (guk ere geureekin egin beharko dugu berba)

Jarraibide berriekin aukera bi dituzte:

* Baimena eskatzea derrigorrezkoa da erabiltzailea modelo gisara edo lehen planoan ateratzekotan (Ermuko liburutegian ateratzen duten "Hileko irakurlea" jatort burura adibide bezala)

* Ez da beharrezkoa Liburutegiak antolatutako saioetan. Baina hori bai, programa bakoitzeko hasieran abisatu egin behar bertoratzen direnei (Honako antzeko testu hau darabilte: "Liburutegiak argazkiak egin ditzake edo bideoan graba dezake saioa bertan egiten diren programak sustatzeko asmoz. Ez baldin baduzu argazkietan atera nahi, abisatu mesedez liburuzainei") Dena dela, saioa grabatzen zaudenean, erabiltzaileren batengan zooma erabiliz gero (atentzio-arpegia deigarria iruditu zaizulako edo beste edozerregatik) pertsona horren baimen sinatua beharko duzu baita, goiko puntuan esan bezala.


Komentarixutan, beste liburuzain batek bi puntu gehitzen dizkio Davidek esandakoari: a) liburutegiko Flickr (argazkiak Interneten eskegiteko zerbitzu bat) kontuari argazkiak zuzenean gehitzeko aukera ematen dietela erabiltzaileei eta b) ez dutela argazkietan edo bideoetan erabiltzaileen izenik ematen beraien baimenik gabe (azkenengo hau nahiko logikoa, egia esan)

Nahiko politika zentzuduna iruditzen zait, baina ez dakit zein mailaraino izan liteken aplikagarria geureanean, Estatu Batuetako legedia ezberdina izan litekelako hemengoarekin alderatuta puntu honetan.

Momentuz, argazkiren bat ateratzekotan baimena eskatzen diegu beti erabiltzaileei (nahiz ta, momentuz, idatzia ez izan. Agian komenigarria litzateke baimen-orriren bat prestatzea?) Haur-gazte erabiltzaileekin ahalik eta kontu gehien jartzen saiatzen gara baina egia ere bada liburutegiko webguneetan bizitasun puntu bat ebazten diola beldur honek.

Zer diozue? Zelan konpontzen duzue zuek argazki/bideon kontu hau?

Eguneraketa (2010-11-18) Post hau pasadan udaberritik geratu da hozkailuan (zirriborro bezala gorde ta bertan ahaztuta, parkatu) Baina dirudienez, argazkien kontu honek buruhausteak dakartza hainbat esparrutan. Horra adibidez, Sustatun agertu zen mezu hau larri horren erakusgarri gisa. Bertan dioenez, irudi eskubideak 1/1982 Lege Organikoan zehazten omen dira .

+++++++++


En la reunión de Eibar surgió la duda de cómo grabar las sesiones y programas organizados en la biblioteca. La pregunta tenía su punto agravante en tanto en cuanto se trataba de filmar sesiones que implicaban a usuariado infantil.

Al hilo de este tema David Lee King escribió un post sobre ello en el que comentaba que la política de fotos que seguían en su biblio era la de pedir permiso expreso sólo para las fotos en la que l@s usuari@s actuaran de modelos o salieran en primer plano (close-up) Para actuaciones o sesiones programadas por la biblioteca se limitaban a advertir a l@s asistentes de que el acto iba a ser grabado con intención promocional y que si no quisieran ser grabados hicieran el favor de advertírselo al personal de la biblio.

La solución parece sencilla y bastante juiciosa, lo malo es que no sabemos hasta qué punto podría ser aplicable aquí por la diferencia de legislación (todo ésto que comenta King se adscribe a la americana, que puede ser más permisiva)

Archivo este mensaje en el blog .

Que tengáis un buen fin de semana!

Actualización (18/11/2010) Este mensaje se escribió después de la reunión de Eibar y se ha quedado guardado como borrador. Desde entonces he encontrado una fuente que nos remite a la legislación española que regula estos aspectos. Podéis echarle un vistazo en el blog de La fotografía perfecta

No hay comentarios:

Publicar un comentario