2010/11/18

V Congreso Nacional de Bibliotecas (II)

Hemendik gatoz: V Congreso Nacional de Bibliotecas (I)



Irudia: E-liburuen irakurgailua (cc-by)
Eliburu irakurgaila (sony)

Lehenengo arratsaldeko mahaingurua eduki digitalen legezko arazoei ekin zion.

Ondo etorri zen, beraz, Francisco Javier Piñolen komunikazioa Las palabras son palabras, pero ¿cómo accedemos a ellas? (pdf) arratsalderako atzeratzea, e-liburuen maileguek dakartzaten arazo legaletaz jardun bait zuen. Piñolek gauza bat nahi zuen argitzea: behar-beharrezkoa dela e-liburuen mailegua arautzeko dagoen legedia bermoldatzea.

Dirudienez, Texto Refundido de la Ley de Propiedad Intelectual (TRLPI)-aren menpe dago oraingoz kontu hau. Presio taldeen (musika arlokoak aipatzen ditu batez ere) eragina zela eta europear araua sortu zen (2001/21/CE, pdf) banaketa (distribuzioa) komunikazio publikotik ezberdintzeko ukitu daiteken euskarria dela medio. Ixtorioa zera da, mailegu bat banaketaren marko legalean sar dadin objektu fisiko bat eman behar dela. E-liburuak irakurtzeko gailuak (ereaderrak) ez dira euskarritzat onartzen mailegatzen dena barruan doan edukia baita (ukiezina), beraz, e-liburuen mailegua komunikazio publikoaren esparru legalean sartuko litzateke.


Kongresuko Liburutegiaren Digital Preservation programaOstean, edizio-babes digitala eta egile eskubideen arteko orekari buruzko mahaingurua heldu zen. Eztabaidan (egia esan, komunikazio hutsetan geratu zen dena denbora faltagatik) Library of Congresseko William Lefurgy, Miquel Termens Graells, Juan José Marín López legegizonak eta Juan Carlos Fernández Molinak hartu zuten parte.

Estatubatuarrak liburutegiek ez dutela eduki digitalik batzen (eta kudeatzen) beldurragatik zioen. Babes digitala (preserbazioa) egileei eurei legokiela, baina gehienek ez dutenez puntu hori kontutan hartzen, nonork hartuko beharko lukela bere gain. Bere ustez, erantzunkizun hori liburutegiena izan beharko litzateke.

Miquel Termens, eduki digitalaren jabego intelektualeko baldintzak, edukian bertan kodifikatu daitezenaren aldekoa zen. Horretarako normalizaziora heltzeko beharra azalduz (PREMIS eta Dublin Core metadatuak erabiltzeari buruz jardun zuen). (hitzaldi osoa, pdf)

Bestetik, Fernández Molinak babes digitala egiteko baldintzak argitu zizkigun. Hiru baino ez dira; lanak ez baldin baditu autore eskubiderik (iraungi egin dutelako edo egileak herri jabarira (dominio público) emon duelako), autorearen baimenerakin baldin bada edo egile-eskubideen mugetan jaso baldin. Zertan datzate muga hauek? ba egile, ustiatzaile eta hiritarren arteko oreka batean (informazio eskubidea, pribatasuna izatearen eskubidea...) Honen kontura, lehenago komentaturiko Espainiako TRLPIari (batez ere 37 artikuluko hirugarren apartadoa) eta beste leku batzuetan egiten danari buruz ibili zen hizlari (AEBetako Digital Millennium Actari buruz, adbez.) Begiradatxoa merezi du legedi barriak izan behar lukenari buruzko gomendioak bere ekarpenaren azkenaldean (PDF)

Hurrengo eguneko emanaldia Kathryn Greenhillek hasi zuen.Kathryn Greenhill Gijonen Irudia, bere mahagaineko argazkia da

Liburuzain australiarrak liburetegia hackeatzea proposatu zigun eta baita adibide batzuk jarri. Hara Kris de Winter eta bere WordPress + Aquabrowser integrazioa katalogo berri bat sortzeko, Paul Hagon eta irudien koloreak identifikatzeko programa, Joann Ramson eta Koha liburutegiak kudeatzeko sistema edo Kete eduki digitalen batzailea, John Blyberg eta SOPAC2 katalogoa.

Gauza eta ekimen ugariren berri izateko moduko hitzaldia baina, batez ere, hacker gogo hori, gauzak muinetik kuxkuxeatzearena, egina emoten zaigunarekiko mesfidantza hori liburutegietara islatzea zuela helburu iruditzen zait. Merezi du bere Transformando la biblioteca pública irakurzeak (pdf).

No hay comentarios:

Publicar un comentario