2010/11/10

V Congreso Nacional de Bibliotecas (I)

V Congreso Nacional de Bibliotecas Públicas eraldatua



Pasadan astean (azaroak 3,4 eta 5) Gijónen V. Congreso Nacional de Bibliotecas Públicas-a ospatu zen Biblioteca pública y contenidos digitales: retos y oportunidades lemapean. Era askotako jarrera eta (aurre?)eritzi bildu ziren bertan, baina ezin uka informazio eta liburutegien munduan aldaketa badatorrela (badagoela ere esango nuke) eta hori nabarmentzen zela.

Kongresuko ekarpenak ponentzietan eta komunikazioetan banatu ziren eta den-denak dituzue hemen eskuragarri.

RAEko idazkaria den Dario Villanuevak eman zion kongresuari hasiera La biblioteca de los 'nativos digitales' (pdf) hitzaldiarekin. Egun nonnahi agertzen direzen agoreroen oihuen (inprimatutako liburuak desagertu egingo direla, Internetek tenteldu egiten gaituela gainazaleko jakintsu bihurtuz...) gainetik igaro dezagula eta aurrera jarraitzeko irakurketaren sustatzean, J. A. Millánek diñon bezala, irakurketa (edozelango formatu eta euskarri dela medio) baita ezagutzaren gizarte honen giltzarri. Gerta lekiguken arazorik larriena, arrakala digitala generazio-arrakala bihurtu dezagula litzateke. Beraz, animo teknologi berriekin baina ikuspegia galdu barik. Hainbat libururen aipamena bota zuen. Beraien arteko aukera bat:

  • Umberto Eco 'Apocalípticos e integrados ante la cultura de masas' (hitzaldiaren egiturak gehien sor dion obra, hain zuzen)
  • Gabriel Zaid 'Los demasiados libros'
  • James O´Donnell 'Los avatares de la palabra. Del papiro al ciberespacio'
  • Edward Said 'El arte de leer'
  • Sven Birkets 'Elegía a Gutenberg. El futuro de la lectura en la era electrónica' (apokaliptiko samarra hau)
  • Manuel Castells 'La galaxia Internet'
  • Pisani eta Piotet 'La alquimia de las multitudes. Cómo la web está cambiando el mundo'

Hauei Alessandro Bariccoren 'Los bárbaros. Ensayo sobre la mutación' gehituko nieke. Oso irakurterreza (astero la Repubblica egunkarian argitaratzen zituen zatiekin osotutako liburua da) eta hala ere, aldaketei buruz oso era esanguratsu eta sakonean diharduena.

Ostean DOK Library kontzeptuaren atzean dagoen Eppo van Nispen tot Sevenaer izan genuen hizlari. Batzuk Tabakaleran emandako hitzaldiagatik ezagutuko duzue, eta ezagutzen ez duzuenoi, hurrengo batean bere hitzaldiren batera joateko aukerarik bazenute joan zaiteztela gomendatuko nizueke, showman ikaragarria da eta merezi dau zer esaten duenaz aparte zelan esaten duen ikusteak.

Bere hitzaldiaren muina liburutegiok eman behar dugun aldaketan zetzan. Egun, azpiegituragatik, hiritarren informazio eskaeretan abiapuntua izan beharko genuke, baina erabiltzaileok nahiago dute Googletik errazago aurkituko dituzten guneetara jo informazio bila. Informazioa modu erakargarriago batean aurkeztu beharko (honen kontura, adi, adibidez (errepikapenak bejon dagidala) Lorena Fernándezek Deustu Unibertsitateko liburutegira heldu berriak WordPressen aurkezteko garatu duen pluginera) eta liburutegiak jendea batzeko eta gustura egoteko lekuetan eraldatu beharko ditugu. Erabiltzaileentzako (eta, bide batez, bertan lan egiten dugunontzako) erakargarriago bihurtu ("gizon loditoan (fatman) pentsatu" zioen). Puntutxu batek baino ez zuen ilundu Epporen ekarpena: dirudienez HerBeheretan urteko 40 euro ordaindu behar liburutegiko erabiltzaile izateko, hortik erabiltzaile baino 'bezero' izena erabiltzea nahiago izatea. Baina zein punturaino litzateke onuragarria eskeintza kultural honegatik ordaindu behar izatea? (horra dilema, horra zer pentsa)


Ezer harrigarririk egiteko gai den gizon loditoa ginateke geu Epporen hitzetan


Denboraz larri genbiltzan eta osteko komunikazioak korrika batean egin behar izan ziren, baina hizlariei euren ekarpenak egiteko denbora eman zien. Horrela Nieves Gonzálezek Andalucíako autonomi erkidegoan garatzen dabiltzaten Plan Alba de Formación aurkeztu zigun. Herritarrak zein liburuzainak arlo digitalean alfabetatzeko programa (ehundik gora egitasmo sortu ditu). Interesgarria Documento marcoari (Docx) begiradatxoren bat botatzea.

Elena Sánchez Muñozek Galitziako liburutegi sarean liburutegi digitalei buruzko ikerketa (pdf) erakutsi zigun. Gune bi: www.rbgalicia.org eta www.opacmeiga.rbgalicia.org Liburutegi digital hauek eratzeko Luis Codinaren (Metodología y análisis de recursos en línea) adierazleetan oinarritzen zirela argitu zigun. Preserbazio lanetan PREMIS metadatuak erabiltzearen garrantzia adierazi zigun eta liburutegi digitalen erabilpena neurtzeko, log fitxeroen neurketaz aparte (nor sartu den, zer deskargatu den...) formularioak zuzendu zizkietela erabiltzaileei. Beraietatik datu bat: 18 urte baino gazteagoak, liburutegi digitala (era honetan aurkeztua, noski) gitxien erabiltzen duten giza-tartea direla.

Amparo Sánchez Rubio Gijoneko kongresuanAmparo Sánchez Rubiok eliburuak katalogatzerakoan sor daitezken arazoetaz (pdf) mintzatu zen. (Irudia Noemí Gómezena da) Larriena eduki berdinerako hainbat bertsio aurkezten direzenean agertzen zaigu: zein aukeratu katalogatzerakoan? Itaun horri erantzun nahian hainbat ekimen, baina agian interesgarriena FRBR inguruan dabilena litzateke (bertotik abiatuta RDA araua legoke edukiak deskribatzeko ontzia? edukiontzia? -rekin erlazionatuz) Dena dela, erregistro bakarra edo anitza egin, interesgarriena OPACean erabiltzaileari informaziorik gehien emotea litzateke (adbez. t856 eremua geurean)

Beno, ta momentuz uztera noa burmuina iraki-puntutik hurbilegi sumatzen dut eta.


Kongresuak luzarorako eman zuen, hona beste sarrerak:

V Congreso Nacional de Bibliotecas (II)

No hay comentarios:

Publicar un comentario