2009/12/04

Bateginik revisited




Doala aurretik neu Bateginik mantentzearren aldekoa nazela. Batetik, 2006tik abiatutako proiektua dalako (eta horrek interneten aztarna arkeologikoaren balioa du. Gainera, bere izaera "bidegiletzailea" eta sortarazi duen literatur bibliotekoide mordoa gehitu beharko litzaioke horri). Bestetik, liburutegien artean sortutako asmo horizontala delako, partaidetza irekia eta behetik irtendako ekimena, benetako sarea eratzen dugula sakonago barneratzen lagundu liezagukena.

Deklarazioaren ostean, hausnarketa. Merezi al du mantentzea? Zer egin liteke proiektua sustatzeko? Parte hartu dugunon arrazoiak aztertu baino nahiago izan dut parte ez hartzearen arrazoiak ikusi. Honako hauek bururatzen zaizkit:

- Denpora falta. Agian oztoporik garrantzitsuena eta konponbide zailenekoa. Liburutegiko betebeharrak nahikoak dira lanordu guztiak betetzeko, sarritan baita gehiago ere. Liburuak irakurtzeko denborarik ere ez dagoenean, ezin astirik atara gustukua duzun edo interesgarria iruditzen zaizun libururen baten iruzkina idazteko. Arazo honekin hoxtia gitxi, ez bait dugu lan-karga lan-eskergan zertan bihurtu behar eta.

- Ezagutza tekniko falta. Ezin aldagai hau gutxietsi. Agian baliteke blog batera mezuak bidaltzea ez dakienik egotea. Arazoa hau baldin bada, jakin dagizuela laguntzeko prest gaituzuela.

- Gogo falta. Kasu hontan, sare bat garenaren kontzientzi ezak pisu handia du. Katalogo bat bera izateak eta (batez ere) liburutegien arteko maileguak, sare bat izatearen sentipenaz ohartarazi gaituzte, baina hala ere, oraindik nortasun hori barneratu dezagun bidetxua dagoela iruditzen zait (egunen batean helduko dira, adibidez, liburutegi guztien arteko lankidetzan eginiko gidak eta holangorik) Eta horren adierazgarri litzateke Bateginik tipoko ekimenetan parte hartzeko desgogoa. Esaterako, liburutegi guztiek dute liburuak gomendatzeko sistemaren bat (erakusmahaitik zuzenean ahoz, kartelak jarriz, blogean eskegiz...) eta Bateginik, azken finean, hori baino ez da. Gertatzen dena, ez badiogula "gure" liburutegirako onura zuzenik ikusten debaldeko (eta "en baldeko") beharra iruditu litzaigukela mezurik bialdutea bertora.

Azkenengo arazo hau Bateginikeko mezuak "gure" liburutegirako onuragarriagoak eginez ekidi daitekelakoan nago. Horretarako zera proposatuko nuke, liburutegi guztien blogak batuko lituzken plataforma bat. Horrela, sareak Interneten duen presentzi eskasaren arazoa ere konponduko genuke (katalogoan agertzen den "Liburutegi partehartzaileen direktorioa" baino ez dago momentu honetan)

Plataforma hori martxan jartzeko erramintatzat Wordpress Mu proposatuko nuke. Erabiltzaile anitzeko blogak kudeatzeko balio duen programa da. Liburutegi bakoitzari blog bat sortu (direktorioan agertzen diren datuak batuko lituzken orri xumea egitearekin nahikoa litzateke gunea eguneratu nahi ez duten liburutegientzako) eta gune bakoitzean gomendioren bat argitaratzerakoan "Bateginik" etiketa bat jarriz nahikoa litzateke proiektuak aurrera jarrai dezan. Holan, sareaz aparte, liburutegi bakoitzak ere bere webgunea izango luke (oraindik liburutegi asko daude Interneten presentzirik ez dutenak). Plataformak eite "instituzinalizatuagoa" izan dezan, Zerbitzuko zerbitzaritan (valga la redundancia) mantentzea proposatuko nuke.

Zer iruditzen?

1 comentario:

  1. ENE!!! Erabat ahaztuta !! Erabilpen ezak organoa endekatu egiten du eta. Ederto. Pozten nau zure iritziak baina holan jarraituz gero zalantzatan jartzen dut blogaren etorkizuna.

    Jokin

    ResponderEliminar