2011/02/22

Kz Liburutegiarekin proiektuei buruzko bilera (II)

KzLiburutegi@rekin proiektuen balorazio bilerarekin jarraituz (2011ko otsailak 17) Leioako liburutegiaren aurkezpena eskeintzen dizuegu. Aurkezpen hau hiru zatitan banatu zen:

Alde batetik “Nire gomendioa/Recomiendo…” proiektuari buruz jardun genuen. Beste liburutegiek aurkeztutako proiektuekin alderatuta, benetan xinplea erabiltzaileek beraien gomendioak liburutegiari zuzenean aurkeztu ditzaten kNire Gomendioa Liburujatunerako profitatuzartulina batzutan baino ez datza ta. Kurtsoan irakatsitako Draw programarekin eginiko txantilloi batzuk (oraindik eskuragarri, portzierto) erakusmahaietan, irakurleen eskura era errazean jarri daitezken fitxak sortzeko. Horrela, sarritan ahazturagatik galtzen diren hainbat gomendio bermatu litezke metodo antzeko bat ezarriz (fitxak batzeko kutxatxo bat sortuz, edo fitxak paper itsaskorran inprimatuz arbelen batean itsasteko, twitter bidez zabaltzeko...)

Beste alde batetik, Leioan Twitterra zelan erabiltzen dugun azaltzea iruditu zitzaigun, beste liburutegioi agian baliagarria gerta litzauekelakoan. Baina puntu honek, beste post bat aparte mereziko luke.


Eta azkenik 2.0 delako teknologi hauei eta Liburu Zerbitzutik proposatu den plataformari buruzko gure eritzia.

Balantza

Balantza baten irudia jatorku burura. Pisua neurtzeko alde batera edo bestera makur daiteken eta mutur bakoitzean plater moduko bana duen pieza zurrun batez osatua dagoen tresna (Lur hiztegi entziklopedikoa ezin oker ibili) Balantza horren platerretako batean teknologia (zelan egin gauzak) eta bestean helburua (zergatik/zertarako egin gauzok) jarriz. Proiektuak orekatu daitezen kontutan hartu beharko lirateke plater biak, bestela herren xamar ibiliko baitira.

Hori zen goian aipatutako proiektuaren funtsa; irakurleek egin ditzaketen gomendio horiek ez galtzearekin batera, liburutegia erabiltzaileekin beste komunikazio kanal bat zabaltzeko aukera bilatzea. Gomendio hauek, berez badaude, eta irakurle komunitatea, berez, liburutegiek ere badute. Finkatu ditzagun komunikazio bideak eta gero aplikatuko dizkiegu teknologi kontuak. Interneten dagoeneko badaude hainbat irakurle klub eta sare (oin dela gitxi, Verónica Juarezek egindako zerrendari 111 akademia, edo irakurle kluba (g.b.) gehitu genieke geurean) liburutegiok, ditugun irakurle komunitateaz profitatu beharko genuke web presentzi sendo bat izan nahi bagenu.

Web presentzi hori kontutan izanik proposatu genuen ere WordPressen oinarritutako plataformarena. Ondo legokela Googlen ez-deit-nongo liburutegia bilatzea eta bertan topetea. Liburutegi guztien web presentzia bateratuko zukeen atea, liburutegi bakoitzari blog bat zabalduz.

Kontuan izan beharko litzateke beharrez lepo dauden liburutegiak ere badirela, pertsonal gutxi eta bloga sortu eta mantentzeko denborarik ez dutenak. Eta kontutan izan ere badaudela alderantzizko egoeran dauden liburutegiak eta Interneten beraien bideak eginak dituztela dagoeneko.

Beraz, orri estatiko bat hasiera-orritzat jartzea (WPek baimentzen dau holangorik) deritxogu aukerarik egokiena non liburutegi bakoitzeko oinarrizko informazioa legoken (helbidea, ordutegia, kontaktua...) eta gero liburutegi bakoitzak erabaki dezala gure/ahal badu bloga elikatzen jarraitu, bere web presentzia beste lekuren baten garatu (helbidea eta informazioa orri horretan gauzatuz, edo widgeten batekin azalduz...) edo orri/blog hori dagoen moduan uztea.

Liburutegi txikiei Interneten egotea erraztea, azken finean.

Proposamena baino ez da. Bai nahi genukena ez ditzagula buruok teknologiakin hainbeste aztoratu eta denon artean hausnartu dezagula zein den liburutegion (sare modura) asmoa eta ibilbide honen zergatia eta funtsa.



Irudiak: "Nire Gomendioa" proiektua gauzatuz, Unbalanced scales (aaasocialsecurity.com)

5 comentarios:

  1. Mila esker, Ibon, oso kronika zehatza!

    ResponderEliminar
  2. Kazetariaren lana baina askoz hobeago egin duzu Ibon, zorionak:-)
    Eta orain ea hurrengorako lortzen dugun benetan liburutegion (sare modura) asmoa eta ibilbide honen zergatia eta funtsa, eta batez ere sareko lana egitea:-)

    ResponderEliminar
  3. Adela: Komentatu zenuen zuek egindako proposamena txartel batzuen bitartez jendearen iritzia jasotzearena ez ziola inori interesatu. Bueno, badirudi hori proposatu zenuenean gu beste gauza batzuetan murgilduta geundela eta ezin horri ekin. Baina orain, pentsatu dugu zuek proposatzen zenutena egitea, guk web orrian daukagun Zuk gomendatu atalarekin bat eginez. Erabaki dugu aurrera egitea, eta orain nola egin pentsatzea tokatzen zaigu. MILA ESKER HARTZEN DUZUEN LAN GUZTIAGAITIK!!

    ResponderEliminar
  4. Ba eskerrik asko proposamenarena aintzat hartzeagatik. Erabiltzaleekin landu beharko geunken lana ildo hortatik joan beharko lukela deritxogu.

    Adibidez, Egiako liburutegian sortzen duten gomendioen gida antzeko asmo batekin egina dago.

    ResponderEliminar
  5. David Sánchez Botek ere bere iruzkinak bota ditu Liburutegiak Topaleku blogean.

    ResponderEliminar